| Hitzez Euskaltegia euskaltegi homologatua
da, eta bere ikasleek hainbat dirulaguntza dituzte bertan euskara ikasteko.
Segidan aipatzen dizkizuegu lor ditzaketen dirulaguntzak:
· DIRULAGUNTZA OROKORRAK
HABE: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko HABE Erakundeak Eusko Autonomia
Erkidegoko euskara ikasle heldu guztiei laguntza ekonomikoa ematen die.
· BERARIAZKO DIRULAGUNTZAK HAEEKO LANGILEENTZ
HAEEKO LANGILEENTZAT.: Eusko Jaurlaritzaren HAEE Erakundeak Euskadiko
Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei (Diputazioa, Osakidetza,
Justizia, Unibertsitatea, Udalak,...) dirulaguntza eskaintzen die euskara
ikasteko (matrikularen %100).
· IRALE PROGRAMA
Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saileko IRALE Programak ikastetxeetako irakasleei
euskara ikasteko dirulaguntza eskaintzen die. Hori ez ezik goi-mailako
ikastaroetako laguntza bereziak ere bideratzen ditu (matrikularen %100
eta %50).
· DONOSTIAKO UDALA
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak dirulaguntzak ematen dizkie:
- Unibertsitarioei.
- Langabetuei.
- Guraso, hezitzaile, pediatra eta gainerako profesionalei.
- Zerbitzu-enpresetako langileei.
(157,35 euro gainditutako urrats bakoitzeko).
|