Hitzez
Euskaltegia E.M 1987an sortu
zen, urteetako esperientzia zuten hainbat
irakasle elkartu eta ordutik, helduen
euskalduntzea eta alfabetatzea izan
dira gure helburu nagusiak; baina horretaz
aparte, gazteak, enpresak eta euskal
kultura ere izan ditugu langai.
Hitzez Euskaltegia E.M Grosen dago:
Kolon Pasealekua 5, behea
Bertara hurbiltzen denak euskararen ikaskuntzarako
ongi hornitutako instalazioak izango
ditu eskura: material didaktikoa, ikusentzunezkoak,...
eta irakasle talde profesionala.
Hau guztia baliatuz, euskararen irakaskuntza
eta euskal kulturaren ezagutza modu natural,
atsegin eta eraginkorrean burutzea da gure
helburua. |

Hitzez Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako
Kultura Saileko HABE
Erakundeak homologatua da.
Bestetik ondoko erakundeetako kide gara:

· BATUZ Euskaltegi
Homologatuen Federazioa.

· Euskararen Gizarte Erakundeen
KONTSEILUA. |
|